XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eskualdunen herrianIparraldeari buruzko deskribapen ederra da liburua bera ere, Gaampeuml;tan de Bernoville-k idatzia.
Izen-deitura hauek aizunak iduri dute, sobera aristokratikoak nehondik ere.
Uste izan dut ezizena ote den.
Euskal Herria zuen sorterri, baina berak utzi aztarnetarik ateratzen ahal dugu Gaampeuml;tan de Bernoville ez zela euskalduna, ez euskal herritarra.
Euskal Herriaz gogorkien maitemindu direnak, oro har, kanpotarrak izan ditugu.
Arras hartu baitzuen gure herriak Bernovilleren bihotza.
Anitzetan gertatzen ohi denez, maitasunak idazle egin zuen.
Bere lumak emanak dira bertzeak bertze
Euskaldunok erromantikoak gara, ez dugu emandako hitza jaten, erlijioa defendatzen dugu Bernovilleren arabera, fierrak gara.
Funtsean, Pierre Lotik gutaz idatzitakoak irakurrita sortutakoa zaigu egiten bere ikuspegia, salbu eta erlijioa, begien bistan zeukan errealitatetik jasoa baino.
Baiki, munduaren ustelgarria materialismoa dela diotenak diruz ustelduak egoten ohi dira maiz.
Gaampeuml;tanek adiskide du Don Julio de Urquijo, euskaltzale handia... eta oligarka ezaguna.
Bisitak egiten dizkiote elkarri.
Gaampeuml;tanek begi onez ikusten du Lizarrako Estatutua, haren alde idatzia da, eta ez zuhurtasunik gabe: